Eusko Jaurlaritzak 665.000 euro bideratuko ditu lan-arriskuen prebentzioaren arlora

Actualizado: martes, 27 septiembre 2011 18:32

GASTEIZ, 27 Sep. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak lan-arriskuen prebentzioaren arlora zuzendutako bi diru-laguntza onartu dditu gaurko bileran. Laguntzon zenbatekoa, guztira, 665.000 eurokoa izango da.

Horrela, alde batetik, lan-arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako Osalanek ematen dituen diru-laguntzei buruzko 2011ko araua onartu du Jaurlaritzak. Laguntza horien kopurua 265.000 eurokoa izango da, eta proiektuak aurkezteko azken eguna urriaren 23a da.

Horrez gain, laneko arriskuen prebentzioko kudeaketa-sistemak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria lortu edo berritzeko diru-laguntzak ematea ere erabaki du Jaurlaritzak. Laguntza hauetarako 400.000 euroko kopurua dago.

Ebazpenaren helburua Osalenek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresa pribatuei edo enpresa-elkarteei 2011. urtean emango dizkien diru-laguntzak arautzea da, OHSAS 18001 baldintzen arabera ziurtagiria lortu eta berritzeko ekintzak gauzatu ditzaten.