Eusko Jaurlaritzak Bilboko 2015 urteko merkataritza-ordutegia xedatu du turismo handiko eremuetan

Arantza Tapia
EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 2 septiembre 2014 17:25

BILBAO, 2 Sep. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzak Bilboko 2015 urteko merkataritza-ordutegia xedatu du Abando-Indautxu-Garellanon, Alde Zaharrean eta Deustun, hauek turismo handiko eremuak izendatu ondoren.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da asteartean Itzia Epalza Merkataritza eta Turismo kontseilariordearen erabakia, aipatutako Bilboko eremu horiek turismo handiko eremu izendatzeko eta, ondorioz, ordutegi askatasuna izateko. Dena den, merkataritzan irekitzeko askatasun hori denbora-aldi jakin batera mugatuta egongo da, eta datorren urtera arte ez da indarrean jarriko: 2015eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte.

Agintaritzaren Aldizkariaren adierazpenean aipatzen da Espainiako Gobernuak 2014an aprobatu zuen dekretuaren harira hartu dela neurria. Textu horrek gutxienez turismo handiko eremu bat ezartzea agintzen du 100.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan. Udalerri hauek aurreko urtean 600.000 ostatu gau baino gehiago erregistratu behar izan dituzten edo, bestela, bidaiari-ontzietarako portuak izan behar dituzte. Kasu honetan, 400.000 bidaiari baino gehiago jaso behar izan dituzte aurreko urtean neurria aplikatzeko.

Datu horiek hartzeko, Espainiako Estatistika Institutua eta Estatuko Portuak erabiliko dira iturri moduan. Gainera, datu horiek argitaratu eta sei hilabete ondoren ez bada eremurik izendatu, udalerri osoa turismo handiko eremu bezala hartuko da.

Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu duen neurria Bilboko Udalak proposatu zuen bezalakoa da. Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak Jaurlaritzaren Kontseilua eta gero ospatu den prentsaurrekoan ziurtatu du hartutako erabakia "Estatuko erabateko liberalizazioa sahiestuko duela". Era berean, Bilboko Udalaren eta merkataritza sektorearen "adostasunarekin" argitaratu dela araua esan du. Tapiak nabarmendu du neurri horrekin sahiesten dela "irailaren 5ean ordutegi askatasun osoa ezartzea Bilbon".

Bestalde, azaldu du 2015ean erabakiaren emaitza aztertuko dela, baita lana nola garatu den hiru eremu horietan. Era berean, Jaurlaritza zabalik dagoela ordutegi askatasun osoaren ezarpena sahiesteko esan du. Horren harira, sailburuak adierazi du Jaurlaritzak ordutegi askatasun osoaren aurka dagoela eta erabakiak Udaletxearekin eta sektorearekin batera hartuko direla. Tapiak gogoratu du Donostiaren eremuak ere bai ezarri behar dituela Jaurlaritzak.