Eusko Jaurlaritzak enplegua erregulatzeko 45 espediente izapidetu zituen abuztuan

Actualizado: jueves, 18 septiembre 2014 13:30
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak enplegu erregulazioko 45 espediente izapidetu zituen joan den abuztuan, hau da, aurreko hilean baino %56 gutxiago eta 2013ko abuztuan baino %25 gutxiago. Motari dagokionez, 19 espediente etetekoak izan ziren, 19 lanaldi murrizketakoak eta zazpi kontratu amaierakoak.

   Jaurlaritzak jakinarazi duenez, abuztuko espedienteetatik 33 lehenagoko baten jarraipena izan ziren eta 390 langileri eragin zieten. Eteteko espedienteek 123 langileri eragin zieten (aurreko urtean baino %62 gutxiago), lanaldia murriztekoek 133ri (%32 gutxiago), eta kontratu amaierakoek 134 langileri (%22 gehiago).

   Sektorearen arabera, lehen sektorean abuztuan ez zen izan esoedienterik (ekainean 33 izan ziren eta uztailean 14, guztiak ere Gipuzkoako arrantza sektorean, denboraleen eraginez). Espedienteen ehunekoa aurreko hiletakoaren tankerakoa izan zen eraikuntzan, industrian zein zerbitzuetan.

   Gaur egun 1.041 espediente daude indarrean, eta 11.501 langileri eragiten diote. Espediente horietatik 817 (%78) lehenagoko baten jarraipena dira. Gehien kaltetutako eskualdeak Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea dira.