Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak 60 milioi euroko inbertsioa egingo dute sare adimendunen proiektu batean

Actualizado: lunes, 14 febrero 2011 13:22

BILBO, 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) garatuko den argindar-sare adimendunen proiektu berria aurkeztu dute gaur Bilboko Iberdrola dorrean. 60 milioi euroko inbertsioa eskatzen duen ekimen hau garatzeko, baltzu bat eratu da Eusko Jaurlaritzaren (Energiaren Euskal Erakundearen Energiaren bitartez) eta Iberdrolaren artean. Proiektua erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzaren eredua da, eta "Buru izan" estrategiaren barruan sartzen da.

Iberdrolarekin batera abiatutako ekimen hau bi ingurutan garatuko da. Batetik, sare adimendun herritarra garatuko da Bilboko eta Portugaleteko hainbat eremutan; horrek bere baitan ekarriko du abangoardiako ekipo elektronikoz osatuko diren 1.1100 eraldaketa-zentro egokitzea eta 410.000 biztanlei zerbitzua ematen diten 230.000 kontagailu eraberritzea. Bestetik, Lea-Artibai eskualdean, landa-eremurako automatizazio aurreratuko plan bat jarriko da abian azpiestazio adimendun berri bat sortuz.

Azpiegitura horrek bide emango du zerbitzuak urrunetik emateko, esaterako, neurketa-ekipoen irakurketa, kontratuen alta eta bajak ematea edo kontratatutako potentzia aldatzea. Bestetik, bezeroek merkatu elektrikoetan parte hartzea bultzatuko da; bezeroek momentuan eskuratu ahal izango dituzte euren kontsumo-datuak eta, etorkizunean, dagokion araudia onartzen bada, tarifa malguak ere, eginkortasuna energetikoa handiagotzen lagunduz.

Sare adimendunei lotutako proiektu hau Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen "Buru izan" estrategiaren parte da. Estrategia honen barruan badira beste proiektu batzuk, esaterako, merkataritza elektronikoa, Interneterako sarbide azkarra, gas naturala eta zientzia-industria.