Jaurlaritzak eta Mondragon Korporazioak nazioarteko bihurtzeko 32 proiektutan lagundu dute 2011n

Actualizado: miércoles, 25 enero 2012 13:57
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Mondragon Korporazioak nazioarteko bihurtzeko 32 proiektutan lagundu zuten 2011. urtean. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak urteko osoko bilkura egin zuen asteartean, urtarrilaren 24an, Mondragon Korporazioarekin 2010-2013 aldirako sinatutako lankidetza hitzarmenean bildutako jarduera-arloen jarraipena egiteko. Bilera Eroski Taldearen egoitza nagusian egin zen, Elorrion (Bizkaia).

   Lan-bileran, hitzarmeneko bost jarduera-arloetako deskargua egin zen: Informazioa eta Komunikazioa, Ekintzailetza, Enpresa-garapena, Teknologia eta Berrikuntza eta Nazioarteko bihurtzea. Bileran, Jaurlaritzaren eta kooperatiba-taldearen ordezkaritzek hartu zuten parte, Bernabe Unda sailburua eta Jose Maria Aldekoa Mondragoneko Kontseilu Nagusiko presidentea buru zirela.

   Jarduera esanguratsuenen artean, Jaurlaritzak SPRIren bitartez gauzatuko lankidetza nabarmentzen da, Mondragon Taldeko 12 kooperatibetako 32 proiektutara bideratutako zerbitzuak emateko. Lankidetza hori batez ere Txinan nabarmendu da, zortzi proiekturekin; ondoren daude Hungaria (lau), Mexiko (hiru), Polonia, Errusia eta Txekia (bina), eta Alemania, Brasil, Bulgaria, Txile, AEB eta Arabiar Ermirerriak (bana).

   Halaber, nazioarteko bihurtzearen alorrean une garrantzitsu bat izan da Jaurlaritzaren eta Mondragon Taldearen arteko lankidetzari dagokionez; izan ere, 2011n akordio bat sinatu zen Kunshan Txinako eskualdearen eta Industria Sailaren artean, eta akordio horri esker eskualde horretan 250.000 metro karratu erabili ahal izango dituzte euskal enpresek. Bi enpresa ezarrita daude eremu horretan eta orain beste hiru ezartzeko asmoa dago.

   Orobat, eta nazioarteko bihurtzeari laguntzeko Jaurlaritzaren Prointer programaren eremuan, Mondragon Taldeko kooperatiba askoren proiektuak diruz lagundu dira, merkatuak irekitzeko eta merkatua nahiz produkzioa kanpoan ezartzeko proiektuak. Baliabideen guztizko kopurua 586.040 euro izan da.

   Arlo horrekin lotutako beste programa bat 2011ko bekadunei buruzkoa da. Mondragon Taldeko lau kooperatiba elkarlanean ari dira programa horretan eta nazioarteko bihurtzeko bekadunak dituzte Marokon (Alecop), AEBetan (Fagor Electrodomésticos), Txinan (Orbea) eta Turkian (Orona).

ENPRESA-GARAPENA

   Enpresa-garapenaren alorrean, bi erakundeak elkarlanean ari dira Garaia gunea finkatzeko. Kapital-zabalkuntzako proposamen bat zehaztu da, hiru milioi euro ingurukoa, eta 2012an gauzatuko da.

   Horrez gain, Donostiako Parke Teknologikoaren handitzeari ekin zitzaion martxoan, Oronaren (IDeO) parte-hartze nabarmenarekin, azpiegiturak eraikitzeko obrak eginez, eta aurreikusten da azpiegitura horiek 2014an inauguratuko direla.

   Teknologiaren eta Berrikuntzaren arloan, Mondragon Korporazioko enpresek zuzendutako eta Etorgai programara bildutako lau proiektu daude I+Gari laguntzeko. Zehazki, Eroski, Orona, Danobat eta Maier dira proiektu horien buru.

   Mondragon Taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak 2010ean sinatutako akordioak lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia azpimarratzen du, eta bi alderdiek Industria Sailaren jarduera-planetan ezarritako helburuak betetzeko Mondragonen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa egiteko asmoa duen lankidetza-eredu bati eusteko borondatea dutela berretsi du.

   Aldi berean, Industria Sailaren politikek, tresnek eta baliabideek Mondragonen enpresa-helburuetan laguntzea ahalbidetzeko asmoa du, euskal industria-sarearen lehiakortasuna hobetzea sustatuz.

   Era berean, merkatuaren egoera berrira egokitzen saiatzen da, ekonomia garatu nagusiak kaltetu dituen eta Industria Sailaren eta Mondragonen politiketan eta estrategietan eragina izan duen krisialdia izanik egoera horren ezaugarri nagusia. Bi alderdiek aski ongi dakizkite nazioarteko testuinguru berriak eskaintzen dituen aukerak eta mehatxuak, eta horrek dakartzan erronkak bere gain hartu dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoaren garapenerako funtsezko motor gisa ikusten duten industria-jarduerari eustearen alde daudela irmo adieraziz.