Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu du

Ogasun eta Ekonomia Saileko hamaikakoa
IREKIA
Actualizado: viernes, 13 julio 2018 13:55

GASTEIZ, 13 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak "Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz" ekimena sustatzeko bere hamaikakoa aurkeztu du ostiral honetan, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, Pedro Azpiazu sailburua bertan dela.

Talde enbaxadore honen lana izango da Euskaraldia ekimena saileko langileen artean hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea dinamika garatuko den 11 egunetan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, hain zuzen.

Euskaraldiak apirilaren 18an aurkeztu zuen lehen hamaikakoa, eta ordutik antzeko talde enbaxadoreak zabaldu dira euskararen lurralde osoan, eta Eusko Jaurlaritzako sail guztiek ere beren hamaikakoak aurkeztuko dituzte.