Eusko Jaurlaritzaren kontsumorako prestakuntza zentroek 'Udan, zentzuzko kontsumoa' kanpaina antolatu dute

Adolescentes hablan por su teléfono móvil
EUROPA PRESS
Actualizado: jueves, 30 junio 2011 18:40

BILBO, 30 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzaren kontsumorako prestakuntza zentroek 'Udan, zentzuzko kontsumoa' kanpaina antolatu dute eta 1500 bat ume eta nerabek hartuko dute parte.

Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo Zuzendaritzak Gasteizen, Donostian eta Bilbon dituen kontsumorako prestakuntza zentroetan hainbat jarduera antolatzen dituzte urte osoan zehar, tailerrak, hitzaldiak eta era horretako hainbat ekitaldi, hain zuzen ere. Horien barnean, "Udan, zentzuzko kontsumoa" kanpaina antolatu dute. 6-15 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta, teknina ludikoen botartez, kontsumo arduratsua egitea du helburu.

Hiru lurralde historikoetako zenbait ikastetxek eta kolektibok hartuko dute parte kanpainan, Araban Sagrado Corazón, Olabide, Urkide, Presentación de María eta Barrutia Ikastolak, eta baita San Martingo auzo-elkarteak ere; Bizkaian, Leioako udaleku irekiek eta Udako eskolek; eta azkenik, Gipuzkoan, Donostiako Udalaren euskarazko udaleku irekiek eta Añorgako Amassorrain Ikastolakoek.

Guztira, 1500 bat ume eta nerabek hartuko dute parte eta, prestakuntza zentro bakoitzean zehaztutako programaren arabera, gai desberdinak landuko dituzte, horien artean elikadura orekatua, kosmetikoak, eguzki izpiekiko hartu beharreko neurriak, arropa eta etiketak eta ingurumenarekiko errespetua, urrezko hiru arauen hauetan oinarriturik: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea.

Uda aukera ezin hobea da gazteenen artean kontsumo arduratsuaren arloko prestakuntza sustatzeko. Udan gazteek denbora libre gehiago baitaukate eta produktu nahiz zerbitzuak kontsumitzeko aukera handiagoa izaten dute; beraz, kontsumitzaile garen aldetik geure eskubide eta betebeharren berri izatea ezinbestekoa da, zentzuz kontsumitu ahal izateko.