Eusko Legebiltzarrak senatari autonomiko izendatu ditu Jokin Bildarratz, Iñaki Goioaga eta Tontxu Rodriguez

Actualizado: jueves, 24 enero 2013 12:31

GASTEIZ, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Jokin Bildarratz (EAJ), Iñaki Goioaga (EH Bildu) eta Tontxu Rodriguez (PSE-EE) senatari autonomikoak izango dira Espainiako Senatuan, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak ostegun honetan hala bozkatu ondoren.

Zehazki, Tolosako alkate ohi Jokin Bildarratzek EAJren 24 botoak lortu ditu, EH Bilduren legebiltzarkide Iñaki Goioagak bere koalizioaren 21 legebiltzarkideenak jaso ditu, eta Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek PSE-EEren 16 eta EAJren hiru boz eskuratu ditu.

PPko hamar legebiltzarkideek eta UPyDko legebiltzarkide Gorka Maneirok osoko bilkuren aretotik alde egin dute hautagaitzak bozkatzen ari ziren bitartean, EH Bilduk aurkezturiko hautagaiarekiko "arbuioa" erakusteko.