Eusko Legebiltzarrean ordezkaturiko alderdiek 4,5 milioi euro jasoko dituzte

Legebiltzarreko alderdientzako diru laguntzak onartu dira
JOSU CHAVARRI
Actualizado: martes, 20 junio 2017 13:38

GASTEIZ, 20  (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2017an alderdi politikoei emango zaizkien diru laguntzen banaketa zehazten duen Segurtasun Sailaren akordio proposamena onartu du astearte honetan. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 2017rako Aurrekontu Orokorren Legeak 4.536.000 euroko saila aurreikusten du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei funtzionamendu arrunteko gastuak ordaintzeko diru laguntzak emateko.

Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi duenez, Alderdi Politikoak Finantzatzeko Legean zehaztutako irizpideen arabera eta 2016ko irailaren 25eko hauteskunde autonomikoetako emaitzak oinarritzat hartuz banatuko du Jaurlaritzak aurrekontu saila alderdien artean.

Hain zuzen, EAJk 1.750.903,84 euro jasoko ditu, EH Bilduk 1.033.826,51 euro, Elkarrekin Podemosek 690.569,17 euro, PSE-EEk 558.134,51 euro eta PPk 502.565,97 euro.