Eusko Legebiltzarreko presidenteak Euskaltzaindiaren zuzendaritzako kideak hartu ditu

Tejeria Euskaltzaindiko zuzendaritzarekin
Foto: EUSKO LEGEBILTZARRA
Actualizado: martes, 22 enero 2013 18:15

GASTEIZ, 22 (EUROPA PRESS)

   Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak harrera egin die asteazken honetan Legebiltzarrean Euskaltzaindiaren zuzendaritzako kideei, Andres Urrutia euskaltzainburua buru zela. Tejeria egiten ari den harreman instituzionalen baitan izan da bilera.

   Legebiltzarretik gogoratu dutenez, Euskal Herri osoa hartzen duen Euskararen Akademiak "oso eginkizun garrantzitsua dauka aitortuta Gernikako Autonomia Estatutuan, bertako 6.4 artikuluan jasotzen denez: 'Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia izango da erakunde aholku-emale'".

   Eusko Legebiltzarrak lankidetzazko harremana dauka Euskaltzaindiarekin. Harreman hori 2011. urtean zehaztu zen hitzarmen baten bidez, euskararen sustapeneko lanak bultzatze eta erabiltze aldera.