Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak izango dira larunbatean Athletic-Espanyol partida dela eta

Tranbiaren zerbitzu bereziak larunbatean Bilbon
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 1 febrero 2012 14:06

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   EuskoTranek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu larunbatean, otsailaren 4an, San Mamesen arratsaldeko 18:00etan hasita Athletic Club eta R.C.D. Espanyol taldeek jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

   Horrela, konpainiak jakinarazi duenez, hamar minutuz behin izaten den ohiko zirkulazioz gain, EuskoTranek Pio Barojatik Basurtura beste hiru zerbitzu berezi eskainiko dizkie erabiltzaileei 17:16an, 17:26an eta 17:36an.

   Norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 19:50ean eta 20:01ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

   Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 54 32 10 telefono zenbakira dei dezakete, edo bestela, tranbiaren www.euskotran.es webgunea kontsulta dezakete.