EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzua gehituko du bihar, Athletic-Levante partida dela eta

Tranbia Gehiago Ibiliko Dira Bihar Bilbon Athleticen Partida Dela Eta
EUSKOTRAN
Actualizado: viernes, 6 mayo 2011 14:07

BILBO, 6 May. (EUROPA PRESS) -

EuskoTranek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu bihar, San Mamesen arratsaldeko 18:00etan hasita Athletic eta Levante U.D. taldeek jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, konpainiako iturriek jakinarazi dutenez, hamar minutuz behin izaten diren ohiko zirkulazioez gain, EuskoTranek Pio Barojatik Basurtura beste hiru zerbitzu berezi eskainiko dizkie erabiltzaileei 17:16an, 17:26an eta 17:36an.

Norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 19:50ean eta 20:01ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete.