EuskoTranek zerbitzu bereziak jarriko ditu ostegunean Bilbon, Athletic-Paris St. Germain partida dela eta

Tranbia gehiago egongo da ostegunean Bilbon Athleticen partidagatik
Europa Press
Actualizado: lunes, 26 septiembre 2011 19:49

BILBO, 26 Sep. (EUROPA PRESS) -

EuskoTranek tranbiaren maiztasuna areagotuko du ostegunean, irailaren 29an, Bilbon, Athletic eta Paris St. Germain taldeek San Mamesen jokatuko duten partidara doazenen joan-etorriak errazteko helburuarekin.

Konpainiak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, hamar minutuko maiztasuna duten ohiko zirkulazioekin batera, zerbitzu bereziak irtengo dira Pio Barojatik Basurtura 20:16an, 20:26an eta 20:36an.

Partida bukatutakoan, tranbiaren zerbitzu bereziak jarriko dira martxan Basurtutik 22:55ean eta 23:13an, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate horiek geralekuetan dauden pertsonak eramateko behar diren plazak eskainiko dituzte.

Tranbiara sartzea ordaintzeko Creditrans erabiltzea gomendatu du EuskoTranek. Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek 902 543 210 telefonora dei dezakete edo www.euskotran.es webgunean sar daitezke.