Euskotrenek aldaketak sartuko ditu autobusen ibilbidean gaurtik astelehenera, Urretxutik eta Zumarragatik igarotzean

Euskotrenen autobusa
EUSKOTREN
Publicado: viernes, 19 septiembre 2014 10:21

BILBO, 19 Sep. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak autobusen ibilbidean aldaketak sartuko ditu gaurtik datorren astelehenera bitartean, Urretxutik eta Zumarragatik igarotzean, Urretxuko Santa Anastasia jaiak direla eta.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, gaur, irailaren 19an, arratsaldez (zerbitzuak Zumaiatik irtengo dira 16:05ean, 18:05ean eta 19:05ean), eta larunbatetik astelehenera egun osoan, autobusak Zumarragako saihesbidetik ibiliko dira eta Okendoko bidegurutzean geldialdia egingo dute, saihesbidetik jarraituz Ospitalerantz.

Halaber, Zumaiara joateko ohiko ibilbidea egingo da, igandeko zerbitzua salbu, irteera 17:45ean duena, Zumarragako Ospitaletik, saihesbidetik eta Eizagatik ibiliko baita eta geldialdia Correosen aurrean egingo baitu. Zerbitzu horretako Renfen ohiko geldialdia kendu egingo da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es webgunea izango dituzte erabilgarri, bai eta Twitter gunea ere (@euskotrenEJGV).