Euskotrenek autobusen geralekua aldatuko du ostiralean Donostiako irteeretan

Publicado: jueves, 19 enero 2017 17:07

DONOSTIA, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak autobusen geralekua aldatuko du Donostian ostiralean, urtarrilaren 20an, Haur Danborrada dela eta.

Modu honetan, 10:00etatik 15:00etara bitartean, Donostiatik irteten diren zirkulazioetarako Askatasuna Etorbideko geralekua Zubieta kaleko 14 zenbakian jarriko da. Hain zuzen, aldaketak UK09 Zumaia-Donostia (N-634), UK10 Zumaia-Zarautz-Donostia (AP-8) eta UK11 Zumaia-Orio-Donostia (AP-8) lineatako autobusei eragingo die.

Gainera, Euskotrenek jakinarazi duenez, 10:00etatik 15:00etara, UK11 Zumaia-Orio-Donostia (AP-8) lineako autobusetako Donostiarako sarreretan San Martin kaleko geralekua kenduko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea erabilgarri dituzte.