Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du Zumaian apirilaren 21era arte, San Telmo jaiak direla eta

Actualizado: jueves, 9 abril 2015 12:17

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak aldatu egingo du bere autobusen ibilbidea Zumaian (Gipuzkoa), ostegun honetatik, apirilaren 9tik, hilaren 21era bitartean, biak barne, herrian ospatuko diren San Telmo jaiak direla eta.

   Hirigunera sartzea ezinezkoa izango denez, Zumaia-Donostia lineako autobusen ibilbidea aldatu eta Txomin Agirre kaleko geralekua zerbitzurik gabe utzi beharko da. Hori dela eta, apirilaren 9tik 21era bitartean, zerbitzuak Zumaian izango duen hasierako eta amaierako geralekua Patxita Etxezarreta kalean egongo da.

   Euskotrenek jakinarazi du informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, www.euskotren.es webgunea eta Twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabili ditzaketela.