Euskotrenek gaueko tren bereziak eskainiko ditu ostiralean Irungo San Martzial jaiak direla eta

Euskotren
EUROPA PRESS
Actualizado: lunes, 26 junio 2017 10:34

DONOSTIA, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte Oria-Hendaia linean datorren ostiralean, ekainaren 30ean, Irungo San Martzial jaiak direla eta. Zerbitzu bereziek ohiko eskaintza osatuko dute.

Hain zuzen ere, Euskotrenek jakinarazi duenez, Lasarte-Hendaia eta Amara Altza tarteetan ia gau osoan zehar trenen zirkulazioak bi orduan behin egongo dira. Lasartetik irteerak 22:30, 23:00, 01:00, 03:00, 05:00 eta 07:00etan, eta Hendaiatik 22:03, 22:33, 00:03, 02:03, 04:03 eta 06:03an.

Halaber, Irun Colonetik Lasarte Oriara irteerak 22:07, 22:37, 00:07, 02:07, 04:07 eta 06:07an izango dira, eta Hendaiarantz 23:18, 23:48, 01:48, 03:48, 05:48 eta 07:48an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta Euskotreneko aplikazioan.