Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du asteburu honetan Errenteriako jaiak direla eta

Actualizado: viernes, 20 julio 2018 18:33

DONOSTIA, 20 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Hendaia tartean larunbatean eta igandean, uztailaren 21ean eta 22an, Errenteriako jaiak direla eta, sozietate publikoak jakinarazi duenez.

Horrela, larunbatetik iganderako gauetan Lasarte-Hendaia tartean izaten den orduan behingo ohiko tren zirkulazioa indartuko da, gau osoan Amara eta Oiartzun artean zirkulatuko duten tren bereziekin. Amara-Altza tarteko zerbitzua larunbatetik igandera bitarteko gauetako ohikoa izango da, orduan behingo tren zirkulazioekin. Halaber, igandetik astelehenerako gauean orduan behin tren zerbitzu berezia eskainiko da Lasarte-Hendaia linean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabili dezakete. Euskotreneko langileen zerbitzua duten geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, baita www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta Euskotrenen app ofizialean ere.