Euskotrenek gaueko tren zerbitzuak indartuko ditu larunbatean, ordu aldaketa ofiziala dela eta

Actualizado: jueves, 23 octubre 2014 13:37
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Euskotrenek Bilbo-Deba, Bilbo-Bermeo, Txorierri eta Topo lineatako gaueko ohiko tren zerbitzuak indartuko ditu datorren larunbatean, urriaren 25ean, ordu aldaketa ofiziala dela eta (goizaldeko 03:00etan 02:00ak izango dira).

   Zehazki, sozietate publikoak jakinarazi duenez, Bilbo-Deba linean, irteerak Atxuri-Bilbotik 23:50, 01:50, 02:50, 03:50 (ordu ofizial berria) eta 05:50ean (Elgoibarreraino) izango dira, eta Debatik, 01:35, 02:35, 03:35 (ordu ofizial berria), 05:35 eta 07:22an (Elgoibartik Durangoraino).

   Zornotza-Bermeo tartean, trenak 00:19, 02:19, 02:19 (ordu ofizial berria), 04:19 eta 06:19an irtengo dira Zornotzatik. Halaber, Gernikatik Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da 23:17an, eta 02:41ean beste tren bat irtengo da Zornotzarantz. Irteerak Bermeotik, 23:39, 01:18, 03:18 (ordu ofizial berria), 05:18 eta 07:23an (Gernikaraino) izango dira.

   Zazpi Kaleak-Lezama linean, trenak 00:00, 01:50, 02:50, 03:50 (ordu ofizial berria) eta 05:50ean irtengo dira Zazpi Kaleetatik, eta 00:30, 02:20, 02:20 (ordu ofizial berria), 04:20 eta 06:20an Lezamatik.

   Halaber, Lasarte-Hendaia linean, irteerak Lasarte Oriatik 00:00, 02:00, 02:00 (ordu ofizial berria), 03:00 (Amararaino), 04:00 eta 06:00etan izango dira, eta Hendaiatik, 01:03, 02:03 (ordu ofizial berria), 03:03, 05:03 eta 07:03an. Era berean, Amaratik beste zirkulazio bat irtengo da 23:43an Lasarte Oriaraino.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan informazioa eskatu dezakete, bai eta www.euskotren.es webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter helbidean.