EuskoTrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du ostiralean, Durangon (Bizkaia) izango den jaialdi bat dela eta

Actualizado: martes, 27 septiembre 2011 13:04

BILBO, 27 Sep. (EUROPA PRESS) -

EuskoTren konpainiak gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du ostiralean, irailaren 30ean, Bilbo-Ermua linean, Durangon (Bizkaia) egingo den Duranwop musika jaialdia bukatzean bertaratutakoen itzulera errazteko asmoz.

Modu honetan, EuskoTrenetik jakinarazi dutenez, Bilbo-Ermua noranzkoko trenak 00:00etan eta 2:36an irtengo dira Durangotik, eta 1:53an (Ermuara) eta 4:10ean (Durangora) Bilbotik abiatuko dira. Halaber, irteerak Eibarretik 00:29an eta 3:00etan izango dira, eta biak Bilbora joango dira.

Bidaiarien erosotasunari begira, EuskoTrenek joan-etorriko txartela erostea gomendatu du. Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek 902 543 210 telefonora dei dezakete, edo bestela, geltoki eta geralkuetan eta www.euskotren.es webgunean jaso dezakete.