Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua indartuko du larunbatean, Durangoko 40 Minutu rock jaialdia dela eta

Actualizado: jueves, 26 febrero 2015 13:27

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua indartuko du Durango-Bilbo tartean datorren larunbatean, otsailaren 28an, Durangon (Bizkai) ospatuko den 40 Minutu rock jaialdia dela eta. Horrela, larunbatetik iganderako gaueko ohiko zerbitzua tren bereziekin indartuko da Durangotik Atxurira.

Zehazki, Euskotrenek jakinarazi duenez, Durangotik Atxurira larunbatetan bi orduro eskaintzen den ohiko zerbitzua (02:34, 04:34 eta 06:34an), 00:05, 01:34, 03:34 eta 05:34an Durangotik irtengo diren tren bereziekin indartuko da. Zerbitzua indartuko duten trenek ohiko geltoki guztietan eskainiko dute zerbitzua.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Bestela, tranbiaren www.euskotren.es webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea kontsulta ditzakete.