EuskoTrenek tren bereziak jarriko ditu bihar Topo linean, Anoetan jokatuko den errugbi partidagatik

Actualizado: sábado, 9 abril 2011 13:37

DONOSTIA, 9 Abr. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak eguneko tren zerbitzu bereziak jarriko ditu bihar Topo linean (Lasarte Oria-Hendaia), Anoetan Biarritz Olympique PB eta Stade Toulousain taldeek jokatuko duten errugbi partida dela eta.

Argibide gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTreneko 902 543 210 telefonora dei dezakete. Halaber, informazio gehiago jaso daiteke geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.es web-orrian.