Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du urriaren 27an, Gernikako Urriko Azken Astelehena dela eta

Actualizado: viernes, 24 octubre 2014 12:13

BILBO, 24 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren astelehenean Bilbo-Bermeo linean, Gernikan ospatuko den Urriko Azken Astelehena dela eta, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Horrela, Bilbo eta Bermeo arteko trenak 30 minutuz behin ibiliko dira ia egun osoan, eta Bilbo eta Gernika eta Zornotza eta Gernika arteko zirkulazioek 15 minutuko maiztasuna izango dute jenderik gehieneko momentuetan. Halaber, egun horretan trenek ez dute Lurgorri eta Institutua geralekuetan geldialdirik egingo.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta Twitter gunean (@euskotrenEJGV).