Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Gernikako Urriko Azken Astelehena dela eta

Actualizado: viernes, 23 octubre 2015 14:24

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bilbo-Bermeo linean datorren astelehenean, urriaren 26an, Gernika-Lumon (Bizkai) ospatuko den Urriko Azken Asteleheneko azoka dela eta, Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoak jakinarazi duenez.

   Horrela, Bilbo-Bermeo noranzkoan trenak 30 minutuz behin ibiliko dira ia egun osoan. Gainera, Bilbo-Gernika eta Zornotza-Gernika arteko zirkulazioek 15 minutuko maiztasuna izango dute jenderik gehieneko momentuetan. Egun horretan trenek ez dute geldialdirik egingo Lurgorri eta Institutua geralekuetan.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.