Euskotrenek tren zerbitzua indartu eta Urola Kostako autobus zerbitzua aldatuko du Donostiako Aste Nagusian

Euskotren
EUSKOTREN - Archivo
Actualizado: jueves, 9 agosto 2018 11:06

DONOSTIA, 9 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan, Donostiako Aste Nagusian joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 11tik 18ra bitartean izango da, biak barne, eta asteko gau guztietan gaueko trenak egongo dira.

Bestalde, Urola Kostako autobus zerbitzuari dagokionez, Euskotrenek UK09, UK10, UK49G eta UK11 lineetako zerbitzua aldatuko du, abuztuaren 12tik 19ra. Egun horietan guztietan, 21,30etik aurrera autobusen irteeretan Askatasunaren Etorbideko ohiko geralekua Zubieta 22 kalera eramango da. Autobusen sarrerak, berriz, ohiko ibilbidetik egingo dira Donostiara.

Euskotrenek jakitera eman duenez, abuztuaren 16tik 19ra, UK11 Donostia-Zumaia AP-8 Oriotik 22.05eko zerbitzuan (irteera Donostiatik, autobus geltokitik) Antso Jakituna geralekua kendu egingo da. Informazio gehiago www.euskotren.eus webgunean.