Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean, Real-Valentzia patrida dela eta

Trena Donostian
Europa Press
Actualizado: viernes, 22 septiembre 2017 17:51

DONOSTIA, 22 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskotren enpresa publikoak tren zerbitzua indartuko du igandean, irailaren 24an, Realaren eta Valentziaren arteko Ligako partida dela eta. Neurketa Anoetan jokatuko da, 20:45ean. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, partida hasi aurretik Anoetara joateko trenak izango dira Hendaiatik (19:33 eta 20:03), Irunetik (19:52), Oiartzunetik (19:43 eta 20:13), Altzatik (20:05 eta 20:35), Lasarte-Oriatik (20:00), Amaratik (20:22) eta Zumaiatik (20:00).

Norgehiagokaren ondoren ere tren bereziak izango dira Anoetatik Hendaiara (22:18, 22:43, 22:48, 23:03 eta 23:18), Altzara (22:25, 22:55 eta 23:10), Zumaiara (23:00) eta Lasartera (22:44 eta 23:11).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotrenen geltokietan eta geralekuetan, aplikazio ofizialean, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.