Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostegun honetan, Realaren eta Aberdeenen arteko partida dela eta

Actualizado: miércoles, 30 julio 2014 11:28

DONOSTIA, 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostegun honetan, uztailaren 31n, Realak eta Aberdeenek Anoetan 20:30etik aurrera jokatuko duten Europa League txapelketako partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte geltokietan, sozietate publikoak jakinarazi duenez.

Horrela, norgehoagoka hasi aurretik, Hendaia-Anoeta-Lasarte ibilbidea egingo duen tren bat izango da 19:33an. Halaber, Oiartzundik Anoetara 19:42an izango da trena, eta Irunetik 19:48an. Gainera, Lasarte-Anoeta-Hendaia ibilbidea egingo duen tren bat izango da 20:00etan.

Partida amaitutakoak, zerbitzuak ondorengo hauek izango dira: Anoeta-Hendaia, 22:33an, 22:58an eta 22:53an; Anoeta-Lasarte, 22:37an eta 23:08an; eta Anoeta-Zumaia, 22:54an (partidarako zerbitzu berezia da eta Amaran ez da beharrezkoa trenez aldatzea). Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta Twitter gunean (@euskotrenEJGV).