Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostiralean, Realaren eta Elxen arteko partida dela eta

Actualizado: miércoles, 26 noviembre 2014 11:55

DONOSTIA, 26 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du datorren ostiralean, azaroaren 28an, Realak eta Elx taldeak Anoetan iluntzeko 20:45etik aurrera jokatuko duten partida dela eta. Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte geltokietan, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Horrela, norgehiagokaren aurretik trenak izango dira Anoetara Hendaiatik (19:33an eta 20:03an), Errenteriatik (20:01ean eta 20:16an), Irundik (19:52an eta 20:22an), Herreratik (19:53an) eta Lasartetik (20:00etan eta 20:15ean).

Halaber, partida bukatuta, Anoetatik trenak irtengo dira Hendaiara (22:48an, 22:53an, 23:03an eta 23:13an), Zumaiara (23:02an) eta Lasartera (22:54an eta 23:08an). Gainerako trenek beren ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta Twitter gunean (@euskotrenEJGV).