EuskoTrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du maiatzaren 11n Realaren eta Zaragozaren arteko partidarako

Actualizado: viernes, 6 mayo 2011 20:09

DONOSTIA, 6 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du maiatzaren 11n Realak eta Zaragozak Anoetan jokatuko duten partida dela eta.

Zerbitzu berezi hori Donostia eta Hendaia lotzen dituen ohiko zirkulazioen osagarria izango da. Zerbitzua indartzen duten tren horiek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan, EuskoTreneko iturriek jakinarazi dutenez.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan.