EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu bihar Realaren eta Getaferen arteko partidarako

Actualizado: viernes, 20 mayo 2011 12:34

DONOSTIA, 20 May. (EUROPA PRESS) -

EuskoTrenek trenen zerbitzu bereziak eskainiko ditu bihar Realak eta Getafek Anoetan jokatuko duten futbol partidara doazen pertsonen joan-etorriak errazteko helburuarekin.

Konpainiako iturriek jakinarazi dutenez, zerbitzu bereziak Donostia eta Hendaia lotzen dituen ohiko zerbitzua osatuko du. Tren bereziek zerbitzua indartuko dute eta ohiko geldialdiak egingo dituzte gainontzeko geltokietan.

Zehazki, Donostiarantz 21:08an eta 21:16an izango dira trenak Errenteriatik, 21:17an Irundik, 21:45ean Herreratik eta 00:08an Anoetatik Lasartera. Hendaiarantz, trenak izango dira 21:30etan Donostiatik eta 00:03an, 00:08an eta 00:33an Anoetatik.

Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefonora dei dezakete. Halaber, geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, bai eta www.euskotren.com webgunean ere.