EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu larunbat honetan Elgoibarreko (Gipuzkoa) jaiak direla eta

Tren De Euskotren.
EUSKOTREN
Actualizado: miércoles, 24 agosto 2011 16:14

DONOSTIA, 24 Ago. (EUROPA PRESS) -

EuskoTrenek, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Obra publiko eta Garraioaren departamentuen menpe dagoen elkarte publikoak, gaueko zerbitzu berezia eskainiko du larunbat honetan Ermua (Bizkaia) eta Deba (Gipuzkoa) bitartean Elgoibarreko jaiak direla eta.

Modu horretan, 23.53, 24.53, 01.53, 02.53, 03.53, 04.53, 05.53 eta 06.53tan irtengo dira trenak Bilbo-Ermua-Eibar-Deba norabidean, Bilbotik Debara irteten diren trenei dagokienez, aldiz, 23.50, 01.50, 03.50 eta 05.50tan irtengo dira.

Deba-Eibar-Ermua norabidean Debatik Eibarrera arte doazen trenak 23.05, 24.35, 01.35, 02.35, 03.35, 04.35, 05.35, 06.35 eta 07.35tan izango dira. Debatik Bilbora arte doazenak, ordea, 01.35, 03.35 eta 05.35etan izango dira, Elgoibarretik Durangorako irteera ordua 07.19tan izango delarik.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileentzako hona hemen EuskoTrenen telefono zenbakia eta web orrialdea, 902 543 210, www.euskotren.es.