EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu otsailaren 21ean, Realaren eta Mallorcaren arteko partida dela eta

Actualizado: jueves, 17 febrero 2011 18:26

DONOSTIA, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du datorren astelehenean, otsailak 21, Realak eta Mallorcak Anoeta estadioan jokatuko duten Ligako partida dela eta.

Zerbitzu berezi hori Donostia eta Hendaia lotzen dituen ohiko zirkulazioen osagarria izango da. Zerbitzua indartzen duten tren horiek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan, EuskoTreneko iturriek jakinarazi dutenez.

Horrela, partidara joateko, Errenteria-Donostia linean 20:16an eta 20:31n irtengo dira trenak, eta itzultzeko, Anoeta-Lasarte linean, 23:07an eta 23:22an abiatuko dira. Halaber, partida amaitu ondoren, trenak 23:03an, 23:08an eta 23:18an irtengo dira Anoetatik Hendaiara.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefonora dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.es webgunean.