EuskoTrenek zerbitzua indartuko du igandean Realaren eta Malagaren arteko partida dela eta

EuskoTrenen geltoki bat
EUSKOTREN
Actualizado: viernes, 11 marzo 2011 17:56

DONOSTIA, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du igandean, Realak eta Malagak Anoetan jokatuko duten partida dela eta, konpainiak jakinarazi duenez.

Zerbitzu berezi hori Donostia eta Hendaia lotzen dituen ohiko zirkulazioen osagarria izango da. Zerbitzua indartzen duten tren horiek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan.

Horrela, Donostiako noranzkoan, Errenteriatik 16:08an eta 16:16an irtengo dira trenak, Irundik 16:17an eta Herreratik 16:45ean. Partida bukatuta, Anoetatik 19:03an eta 19:33an irtengo dira trenak Hendaiara, eta 19:21ean Errenteriara.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean (www.euskotren.es).