EuskoTrenen unitate berriei buruzko erakusketa ibiltaria Eibarrera iritsiko da bihar

Unitate berrietako bat
EUSKOTREN
Actualizado: miércoles, 12 enero 2011 11:35

DONOSTIA, 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eibarrera (Gipuzkoa) helduko da bihar Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak EuskoTren sozietate publikoaren unitate berriak aurkezteko antolatu duen erakusketa ibiltaria. Unitate berriaren tamaina errealeko maketa bat ikusi daiteke erakusketan, besteak beste.

Erakusketa Eibarko Txaltxazelai parkean egongo da kokatuta, eta bihar aurkeztuko dute, goizeko 11:00etan, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuaren partaidetzarekin.

Eusko Jaurlaritzak 20 egun inguru jartzen du erakusketa ibiltaria bisitatzen duen Gipuzkoa eta Bizkaiko udalerri bakoitzean. Erakusketak 150 metro koadroko karpa bat betetzen du. Bertan, EuskoTrenen unitate berri baten tamaina errealeko maketa bat ikus daiteke, herritarren bere ezaugarriak eta diseinua ezagutu ditzaten.