Ezkontzak %5,1 murriztu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan 2012an, aurreko urtearen aldean

Actualizado: viernes, 24 enero 2014 13:29
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 Ene. (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 8.293 ezkontza egin ziren 2012. urtean, hau da, aurrekoan baino %5,1 gutxiago, eta 148 ezkontza sexu bereko pertsonen artekoak izan ziren. EAEn bizi zirenen bi sexuen arteko ezkontzak 8.145 izan ziren, hots, aurreko urtean baino 448 gutxiago (%5,2 gutxiago), Eustaten datuen arabera.

   Euskadiko ezkontza tasa (1.000 biztanleko 3,5), Espainiakoaren (milako 3,56) antzekoa izan zen, baina Europar Batasuneko (EB) estatuetakoaren (milako 4,4, 2010ean) azpitik.

   Amatasunaren adina igotzearekin batera, ezkondu zirenen adina ere igo egin zen. 2012an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 34,8 urte ziren, eta emakumezko ezkongabeena, 32,9 urte. Azken 25 urteetan senargaien batez besteko adina 7,1 urte igo da, eta emaztegaiena 7,5 urte. Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen %89,3rentzat eta emakumeen %89,4rentzat.

   Uda izan zen ezkontzarik gehien egin zen aroa, irailean batez ere (1.303), baina baita ekainean (1.287) eta uztailean (1.205) ere. Ezkontzen %53 larunbatean egin zen, eta %35 ostiralean.

EZKONTZA ZIBILAK

   Bestalde, azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak. Horrela, 1990ean %23 izan baziren, 2012an %70,1 izan ziren (5.707 guztira). Ezkontza katolikoak 2.419 izan ziren, eta beste erlijioenak 19.

   Ezkontza zibilik gehien Bizkaian (%72,1) egin ziren, eta ondoren Gipuzkoan (%71,6) eta Araban (%66,2). Euskadin bizi eta kanpoan ezkondu zirenen arteko portzentajea %54,9ra jaitsi zen.

   Ezkondu aurretik, bikoteen %49k bizileku bera zuten, hau da, 2011ko portzentaje bera. Ezkondu aurretik elkarrekin bizi ziren bikoteen portzentajearen bilakaera, 1996ko %19tik 2007ko %59ra igo zen.

   Ezkondu eta EAEtik kanpora bizitzera joan zirenek (416 bikotek), batez ere Madrilera, Kantabriara eta Nafarroara jo zuten. Helburuari dagokionez, aldeak izan ziren hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Burgos eta Errioxara joan ziren; Bizkaikoak, Madril, Kantabria eta Bartzelonara; eta Gipuzkoakoak, Frantzia, Nafarroa eta Madrilera.

   Naziotasunari begiratuz gero, 1.179 ezkontzatan (guztirakoaren %14,5) ezkontideetako bat bederen atzerritarra zen. Ezkontza horien arteko %47,4an emaztea zen atzerritarra, %28,3an senarra, eta %24,3an biak.

   Emazteen jaioterri komunenak, Kolonbia (120), Brasil (97), Bolivia (65), Ekuador (44), Maroko (42) eta Nikaragua (33) izan ziren, eta senarren artean, Maroko (77), Kolonbia (69), Aljeria (41), Argentina (35), Bolivia (34) Portugal eta Ekuador (28).

   Azkenik, ezkontza homosexualen kopuruak %1,3 egin zuen behera 2012an, aurreko urtearen aldean. Zehazki, 148 ezkontza egin ziren: 75 emakumeen artean eta 73 gizonen artean. 13 Araban jarri ziren bizitzen, 56 Gipuzkoan, 74 Bizkaian eta bost EAEtik kanpo.