Ezkontzen kopurua %0,7 jaitsi zen EAEn 2015ean

Actualizado: viernes, 9 diciembre 2016 12:04

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 7.880 ezkontza izan ziren 2015. urtean, hau da, aurrekoan baino %0,7gutxiago. Ezkontza guztien artetik, 146 bikote homosexualen artean izan ziren, eta ezkontza heterosexualak (7.734) aurreko urtean baino 64 gutxiago izan ziren (%-0,8), Eustaten datuen arabera.

Ezkontza homosexualen kopurua %5 gehitu zen aurreko urtearen aldean. 2015ean, guztira 146 ezkontza homosexual egin ziren: 55 gizonen artekoak eta 91 emakumeen artekoak. 18 bikote Araban jarri ziren bizitzen, 50 Gipuzkoan, 70 Bizkaian eta 8 EAEtik kanpo.

Bestalde, EAEko ezkontza tasa 1.000 biztanleko 3,3 izan zen 2015ean, ia Espainiako berbera (milako 3,5) da, eta 28-Europar Batasunekoarenaren (2011n, 1.000 biztanleko 4,2) azpitik.

Halaber, ezkontzeko adinak gora egin du, eta amatasuna atzeratu. 2015ean ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 36,4 urte izan zen, eta emakumezko ezkongabeena 34,3. Azken 25 urteetan, emaztegaien batez besteko adina 7,7 urte igo da, eta senargaiena 7,5 urte.

Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, 2015ean aurreneko ezkontza izan zen gizonen %88,3rentzat eta emakumeen %88,2rentzat.

Uztailean izan zen ezkontzarik gehien: 1.178. Irailean 1.103 egin ziren, eta ekainean, 1.041. Ohi bezala, jenderik gehien udazalea da ezkontzeko.

Halaber, ezkontza zibilak hirukoiztu egin dira 1990etik. Horrela, 1990ean %23 ziren bitarrtean, 2015ean %78,3 izan ziren (6.058). Ezkontza katolikoak 1.663 izan ziren, eta beste sinesmenetakoak 13. Ezkontza zibilik gehien Bizkaian egin ziren (%80,9), eta ondoren Gipuzkoan (%79,5) eta Araban (%77,4). EAEtik kanpo ezkondu ziren egoiliarren artean %63,2 izan zen portzentajea.

EZKONTZEKO EGUNA

Bestalde, ostiraletan ia larunbatetan adina ezkontza egin ziren 2015ean; izan ere, ostiralean batez ere ezkontza zibilak izaten dira, eta erlijiosoak larunbatetan, azken hauek atzeraka doazelarik 2000tik. Joan den urtean, ezkontzen %47 larunbatean egin ziren, eta %40 ostiralean.

Ezkondu eta EAEtik kanpo bizitzera joan zirenek (475 bikote), batez ere Madrilera, Kantabriara eta Nafarroara jo zuten. Helburuari dagokionez aldeak badira hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Nafarroa, Burgoseta Madrilera joan ziren; Bizkaikoak Madril, Kantabria eta Bartzelonara; Gipuzkoakoak Nafarroa, Frantzia eta Madrilera.

Halaber, 1.120 ezkontzatan (%14,5) ezkontideetako bat bederen atzerritarra zen. Ezkontza hauen %48,3tan emaztea zen atzerritarra, %24tan senarra, eta %27,7tan biak. Emazteen sorterri nagusiak, Kolonbia (117), Bolivia (71), Brasil (60), Maroko (49), Paraguai (40), Nikaragua (38) izan ziren, eta senarrenak Maroko (74), Kolonbia (57), Bolivia (44), eta Portugal, Ekuador, Argentina eta Aljeria (26).