Familientzako arte eszenikoen egitarauak zazpi antzerki eta musika ikuskizun eskainiko ditu Barakaldon

Publicado: jueves, 19 enero 2017 14:22

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Barakaldoko Udalak 4 eta 11 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako arte eszenikoen egitarauaren bigarren hiruhilekoa abiaraziko du larunbatean, urtarrilaren 21ean, eta guztira, zazpi antzerki eta musika ikuskizuna eskainiko ditu martxoaren 8ra bitartean. Hiru ikuskizun euskaraz izango dira, eta guztiak Clara Campoamor eta Gurutzeta hiri zentroetan egingo dira. Helduek hiru euro ordainduko dute, eta adingabe, gazte eta 65 urtetik gorakoek bi.

La Tartata Teatro konpainiaren "El Guardián de los Cuentos" ikuskizunarekin hasiko da bigarren hiruhilekoko egitaraua larunbatean, urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez.

Hurrengo emanaldia urtarrilaren 28an izango da, Teatre Un taldearen "Joanen ilargia" ikuskizunarekin, eta ondoren etorriko dira Gorakada taldearen "Moby Dick", otsailaren 4an; Festuc konpainiaren "La habichuela mágica", otsailaren 11n; Dudau Antzerki Faktoriaren "Peru eta Otsoa", otsailaren 18an; Peus de Porck taldearen "¡A comer!", martxoaren 4an; Disset Teatre konpainiaren "Las Hadas de la Bella Durmiente", martxoaren 11n. Egitaraua bukatzeko, Barakaldoko Udal Musikaren eta El Pulmón de Gaiaren kontzertua izango da martxoaren 18an.