FANT 23 zinemaldiaren sail ofizialak 16 film izango ditu lehian, bi euskal lan tartean

FANT 23ren aurkezpen ofiziala
Europa Press
Actualizado: lunes, 10 abril 2017 13:48

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa martxan dago jada, eta nazioarteko 16 film luze jasoko dituen "sail ofizial interesgarria" antolatu da, maiatzaren 5etik 12ra. Lehiaketara aurkeztuko diren lanen artean bi euskal film egongo dira lehen aldiz: Roberto Santiagoren "La noche del virgen" eta Haritz Zubillagaren "El ataúd de cristal". FANT 23 maiatzaren 5ean inauguratuko da, Eduardo Casanovaren "Pieles" filmaren estreinaldiarekin, 20:00etan, Campos antzokian.

FANT 23ren programazio osoa astelehen honetan aurkeztu dute Bilboko udaletxean. Aurkezpen ekitaldian izan dira Nekane Alonso Kultura zinegotzia, Justo Ezenarro Kultur Programazioko zuzendariorde eta FANTen zuzendaria, Eugenio Puerto FANTen programatzailea eta Roberto San Sebastian eta Haritz Zubillaga zinemagileak.

Berrikuntza gisa, azken edizioetan izan den ikus-entzule kopuruaren hazkundearen eta sail ofizialaren barruan eta FANT Laburrean sailan euskal zinemagileek duten presentzia azpimarragarriaren ondorioz, aurten, asteburuko emanaldiak Azkuna Zentroko auditoriumean izango dira, leku gehiago duelako, eta aste osoan eutsiko zaio 16:15eko lehen saioari, sail ofizialeko filmekin.

Horrela, lehiaketaren sail ofizialaren lehian izango diren 16 lanek Film Luze Hoberenaren, Gidoi Hoberenaren eta Zuzendari Hoberenaren FANT 2017 Sariak eskuratu ahalko dituzte. Roberto San Sebastianen "La noche del Virgen" eta Haritz Zubillagaren "El ataúd de cristal" euskal filmekin batera, A.D. Calvoren "Sweet Sweet Lonely Girl" (AEB), Yeon Sang-Horen "Seoul Station" (Hego Korea), Billy O'Brienen "I Am Not a Serial Killer" (Irlanda), Victor Dryereren "1974" (Mexiko), Geoff Redknapen "The Unseen" (Kanada), Alice Loweren "Prevenge" (Erresuma Batua), Taneli Mustonenen "Lake Bodom" (Finlandia-Estonia), Jeremy Gillespieren eta Steven Kostanskiren "The Void" (Kanada), Colin Minihanen "It Stains the Sands Red" (AEB) eta Nicolas Pesceren "The Eyes of my Mother" (AEB) izango dira lehian.

Filmen proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin, eta 16:45ean programatutakoek euskarazko azpitituluak ere izango dituzte.

FANT LABURREAN

Halaber, azken edizioetan gertatu den bezala, film laburrek oso leku garrantzitsua izango dute, FANT Laburrean sailarekin eta 3.000na euro banatuko dituen bi sariekin, sail ofizialaren barruan, zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren bi film laburrentzat. FANT 23k mundu osotik heldutako 931 film labur jaso ditu -2016an baino ia 100 gehiago-, eta antolatzaileek 21 hoberenak aukeratu dituzte, horietatik 11 euskal lanak. Maiatzaren 5ean eta 6an ikusi ahal izango dira guztiak.

Gainera, ibilbide osoari eskainitako FANTastikoaren Izarra saria banatuko du FANTek lehen aldiz, eta Barbara Crampton antzezleari emango dio. Saria zinemaldiaren amaiera ekitaldian jasoko du, maiatzaren 12an, eta Jackson Stewartek zuzendutako "Beyond the Gates" bere azken lana aurkeztuko du.

Horrez gain, FANT 23k bi Ohorezko FANT sari banatuko ditu: Terele Pavez antzezleari eta Pedro Rivero zuzendariari. Goya sariak irabazi dituzten bilbotarrak dira biak, eta egin duten lanare omenez sarituko dituzte.