Fernando San Emeterio beste lau urte egongo da Caja Laboral Baskonian

San Emeterio beste lau urte egongo da Gasteizen
ACB PHOTO
Actualizado: jueves, 5 mayo 2011 14:11

GASTEIZ, 5 May. (EUROPA PRESS) -

Fernando San Emeterio Caja Laboral Baskoniako hegaleko espainiarrak lau urterako berritu du kontratua talde gasteiztarrarekin, eta horrela, 2014-2015 denboraldia arte egongo da Baskonian, talde gasteiztarrak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

San Emeterio (27 urte, 1,99 metro) hirugarren denboraldia egiten ari da Gasteizen, Akasvayu Girona eta Forum Valladolid taldeetan jokatu ondoren. Dusko Ivanovicek gehien erabiltzen duen jokalaria da, eta ACB Liga osoan minutu gehien jokatu dituena, 1.001 minuturekin (batez beste 31 minutu eta 17 segundo partidako).

Baskoniako hegalekoak ACBko partida guztiak jokatu ditu (32), eta bere batez bestekoak hurrengoak dira: partidako 11,6 puntu, 5,5 errebote, 3,2 asistentzia eta 16,7 puntuko balorazioa.

Euroligan ere Baskoniak jokaturiko partida guztietan izan da (20), denetan hasieratik gainera, partidako 33,47 minutuko, 13,7 puntuko, 5,5 erreboteko, 2,4 asistentziako eta balorazioko 19,05 puntuko batez bestekoekin. Europako lehiaketan denboraldi osoko jokalari baloratuena da, Panathinaikoseko Dimitris Diamantidis-en (18,05) eta Malagako Unicajako Joel Freeland-en (17,47) aurretik.