Fernando San Emeteriok ez du Laboral Kutxa Baskonian jarraituko

San Emeterio, Bartzelonaren aurkako partida batean
Foto: ACB PHOTO
Actualizado: martes, 30 junio 2015 14:13

GASTEIZ, 30 (EUROPA PRESS)

   Laboral Kutxa Baskoniak jakinarazi du Fernando San Emeterio hegalekoak ez duela datorren denboraldian taldean jarraituko, "elkarren arteko adostasunez" hala erabakita. Horrela, Santanderreko jokalariak Gasteizko taldea utziko du zazpi urteren ondoren.

   "Saski Baskoniak eta Fernando San Emeterio jokalariak elkarren arteko adostasunez erabaki dute 2008-09 denboralditik lotzen dituen akordioa ez luzatzea, eta hegaleko kantabriarrak ez du taldean jarraituko eta aro profesional berria hasiko du. Taldeak benetan eskertze dio urte hauetan erakutsitako ardura eta lana, eta zorterik onena opa dio etorkizunean, bai bizitza profesionalean bai pertsonalean", adierazi du Baskoniak bere webgunean.

   Fernando San Emeterio duela zazpi denboraldi heldu zen Gasteizera, Gironako Akasvayu taldetik. 2009-2010 denboraldiko ACB Liga eta 2008-2009 denboraldiko Superkopa eta Kopa irabazi ditu Baskoniarekin. Guztira, ACB Ligako 260 eta Euroligako 143 partida jokatu ditu talde gasteiztarrarekin, eta 5.000tik gora puntu sartu ditu bi lehiaketetan.

   "Nire esker ona helarazi nahi diet taldeari eta Baskoniako zale guztiei, zazpi urte hauetan erakutsi dizkidaten babesagatik eta maitasunagatik. Abentura profesional berri bati ekingo diot, momentu ahaztezinak uzteagatik eta gure Baskonia maitearen kapitaina izateagatik harro", esan du Santanderrekoak.

   Hegalekoak aitortu du Gasteizen "etxean bezala" sentidu dela. "Jokalari bezala hazi egin naiz, familia eratu dut eta betirako lagun handiak egin ditut. Zorte on etorkizunean, beti gogoratuko zaituztet. Aupa Baskonia!", adierazi du.