FIBA 2014 Munduko Saskibaloi Txapelketak eragindako jarduerak 30 milioi euroko ordain ekonomikoa izango du Bizkaian

Joxean Muñoz, Imanol Pradales y Andoni Aldekoa.
EUROPA PRESS
Actualizado: miércoles, 27 agosto 2014 18:23

Atzerritik 14.000 bisitari baino gehiago etorriko dira Bizkaiko hiriburuan partidak ikusteko

BILBAO, 27 Ago. (EUROPA PRESS) -

FIBA 2014 Munduko Saskibaloi Txapelketako C taldeko lehen partidak Barakaldoko Bizkaia Arenan jokatzeak eragindako jarduerak 30 milioi euroko ordain ekonomikoa izango du Bizkaiko BPGarako. Hauetatik, 20 milioi zuzenean lortuko dira. Era berean, atzerritatik 14.000 bisitari baino gehiago etorriko dira Bizkaiko hiriburura eta bere inguruetara partidak BEC-en ikusteko.

Bestalde, lehiaketaren eguentan, abuztuaren 30etik irailaren 4ra arte, hotelak %90 baino gehiago beteko dira, Destino Bilbao elkarteak emandako datuen arabera.

Asteazkenean ospatu den prentsaurrekoan Munduko Saskibaloi Txapelketak Bizkaian eragingo duen ordain ekonomikoa azaldu dute Bilboko alkatearen kabinetearen ordezko zuzendariak, Andoni Aldekoa; Bizkaiko foru Aldundiko Ekonomia Sustatze diputatuak, Imanol Pradales; eta Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Joxean Muñoz.

Imanol Pradalesek adierazi du BEC-en jokatuko diren 15 partidak 160 herrialdetan ikusi ahal izango direla eta, ustez, 400 milioi ikusle izango dituztela. Era berean, nazioarteko 300 kazetari inguru akreditatu dira. Ekonomia Sustatze diputatuak azaldu duenez, txapelketarekin lortuko den eragina lortzeko, 4,9 milioi euro inbertitu behar izango zuten Euskadiko erakundeek.

Atzerriko bisitariei dagokienez, aurreikuspenen arabera 11.200 izango ziren. Dena den, orain arte, 14.000 baino gehiago dira. Zehazki, 60.000 egunetarako egin dira erreserbak Bizkaiko hotel guztietan. Bestalde, partidak ikusteko salmentan jarri ziren 120.000 sarreretatik, 108.000 saldu dira. Hauetatik, %69 atzerriko herrialdetan ordaindu dira.