Ficobako Eguberriko Haur Parkeak 15.000 bisitariak gainditu ditu

Bi egunez edukiera bete zen Ficobako Eguberriko Haur Parkean
FICOBA
Actualizado: jueves, 5 enero 2017 12:57

DONOSTIA, 5 (EUROPA PRESS)

Irungo Ficobako Eguberriko Haur Parkea abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte egon da zabalik, 2015ean baino bi egun gutxiago, baina berriro 15.000 bisitari baino gehiago hartu ditu, 15.352, hain zuzen ere, eta egunero izan den bisitari kopurua %20 igo da. Gainera, abenduaren 26an eta urtarrilaren 3an tokirik ez zegoela kartela jarri behar izan da, eta gainerako egunetan okupazioa %80tik gorakoa izan da.

Ficobako arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Eguberriko Haur Parkeak 15.000 bisitariak gainditzen dituen hirugarren edizioa izan da. "Datu hauek adierazten dute azken lau urteotan bisitari korurua bikoiztu duen Ficobaren aisialdi proposamen hau jada finkatuta dagoela", nabarmendu dute.

Bisitarien jatorria aztertuta, jenderik gehien Txingudi eskualdetik heldu da etorri da (%45), eta jarraian Donostialdetik (%25) eta Oarsoaldetik (%18). Gainera, parkea "ekintza interesgarria" bilakatzen ari da Urola Kosta, Tolosaldea eta Goierriko familientzat, baita Iparralde eta Nafarroako familientzat ere.

Aurreko edizioetan bezala, hiru egun erreserbatu dira euren ekintza egutegietan Ficobako parkea sartua duten ikastetxeentzat bakarrik. Horrela, aurten 1.916 ikasle izan dira, Donostia, Errenteria, Azpeitia, Leitza, Hondarribia, Mutriku, Oiartzun, Bera, Zestoa, Andoain, Orio eta Irungo 17 ikastetxetakoak, 2015ean baino %7 gehiago.

Bestalde, abenduaren 26an, Hirukide Kide Ugariko Familien Elkarteak deialdia egin zuen bere bazkideen artean eta "oso arrakastatsua" izan zen, 600 pertsona baino gehiago izan ziren eta. Abenduaren 30ean, goizean, Eguberriko Haur Parkearen instalazioak esklusiboki ireki ziren desgaitasunen bat duten haurrek parkeaz goza zezaten.