Finantzen Euskal Kontseilua asteazkenean bilduko da opor fiskalen isunaren banaketa zehazteko

Actualizado: lunes, 21 julio 2014 11:49
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzak Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera deitu du asteazkenerako, uztailaren 23rako, 'opor fiskalak' delakoak itzultzean izandako atzerapenagatik Europak ezarritako 30 milioi euroko isunaren ordainketa nola banatu erabakitzeko. Bilera Finantzen Euskal Kontseiluaren aretoan izango da, Ogasun Sailean, Lakuan.

   Bilera deitu aurretik, Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoa foru aldundiak jarrerak hurbiltzeko negoziatzen aritu dira, bileran akordiorako aukerak izan daitezen.

   Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak 'opor fiskalak' delakoak itzultzerakoan izandako atzerapenagatik Espainiari ezarri zion isuna nola ordaindu erabaki beharko dute bileran. Foru aldundiek 1990eko hamarkadan eman zituzten laguntza horiek, eta Europako legez kontrakotzat jo zituen.

   Espainiako Estatuak isuna ordaindu du eta joan den astean idatzia bidali zien Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herri erakundeei, isunaren ordainketa bere gain har zezaten. Idatzian banaketa bat proposatzen zuen: Arabak isunaren %65 ordaindu behar zuen, Bizkaiak %21,29 eta Gipuzkoak %12,86. Halere, Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia kontra azaldu zen, eta hurrengo egunean, Espainiako Ogasun Ministerioak azaldu zuen foru erakundeen esku uzten zuela instituzio bakoitzak ordaindu behar zuen portzentajea zehaztea.

   Ordutik, EAEko herri erakundeen arteko bilerak etengabeak izan dira, irtenbide negoziatua lortu ahal izateko. Azkenean, Eusko Jaurlaritzak 21 milioi euro ordaintzea eta gainontzekoa foru aldundien artean banatzea izan daiteke konponbide hori, asteazkeneko Finantzen Euskal Kontseiluaren bileran zehaztu daitekeena.