Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza eskainiko du EHUk datorren ikasturtean

Actualizado: jueves, 30 enero 2014 17:35
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza jarriko du martxan 2014/2015 ikasturtean, EHUko Gobernu Kontseiluak gaur onartutakoaren arabera. Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza Zientzia eta Teknologia
Fakultatean emango da, bost maila izango ditu eta, guztira, 300 kreditu.

   Gradu bikoitz hori EHUk ezartzen duen bigarrena izango da, egungo ikasturtean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza ezarri baita, EHUk iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

   Halaber, Gobernu Kontseiluak "Lehen Aukera" diru laguntzen deialdia onartu du. Programa hori, aurten esperientzia pilotu modura abian jarri dena, Eusko Jaurlaritzak eta Confebask patronalak bultzatu dute, EHUrekin batera. Helburua da programan parte hartzen duten unibertsitateko tituludunak lanbidean gehiago trebatzea enpresetan egonaldiak eginez.

   Zehazki, EHUk gestionatuko dituen 345 diru laguntzak 2012/2013 ikasturtean unibertsitate honetako titulu ofizial bat lortu zuten eta gaur egun langabezian dauden pertsonei zuzenduta daude. Aukeratutako pertsonek hiru hilabeteko modulu teoriko eta praktikoa egingo dute, honako hauek barne hartuko dituena: EHUk emango duen ikasketa osagarrien ikastaro bat eta pertsona horien profil akademikoarekin lotuta dauden jarduerak burutzen dituen enpresa baten egingo den egonaldia. Programan parte hartuko duten pertsonek 1.500 euroko laguntza jasoko dute.

   Azkenik, EHUko Gobernu Kontseiluaren bileran mugikortasuna sustatzeko eta ikerketako emaitzak zabaltzeko laguntzetara 400.000 euro bideratzea adostu da. Bi alderdi horiek garrantzia handia dute ikerketan, elkartruke zientifikorako eta EHUn egiten den ikerketaren zabalkunderako bidea ematen baitute.

   Diru laguntzak, besteak beste, honako helburu hauetarako erabili ahalko dira: beste zentro batzuetan ikerketa jarduerak burutzeko egonaldiak egiteko, nazioartean izen handia duten elkarte zientifikoetan parte hartzeko, Europar Batasuneko I+G Esparru Programa bezalako proiektuetarako proposamenak egiteko helburuarekin nazioarteko partzuergoetan parte hartzeko eta EHUn biltzar zientifikoak antolatzeko.