Frank Gehry arkitektoak joan-etorriko bidaia egingo du Bilbora asteburuan Sabino Arana Saria jasotzeko

Actualizado: viernes, 28 enero 2011 10:35

BILBO, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoa egin zuen Frank Gehry arkitekto kanadarra Bilbon izango da asteburu honetan joan-etorriko bidaia laburrean, aurten 22. aldia duten Sabino Arana Sarietako bat jasotzeko. Gehry Santa Monicatik (Kalifornia, AEB) abiatu eta, bidaia pribatu batean, Loiuko aireportura iritsiko da, bihar iluntze inguruan; igandean itzuliko da AEBetara, Sabino Arana Fundazioak antolatuta Arriaga Antzokian eguerdiko 12:00etan ospatuko den ekitaldiaren ostean.

Sabino Arana Fundaziotik gogoratu dutenez, arkitekto ospetsuarekin batera, sarien 22. aldian Pedro Miguel Etxenike, Iberdrola konpainia (Ignacio Sanchez Galan presidenteak ordezkatuko du), Gureak Taldea (bere zuzendari nagusi Iñaki Alkorta buru dela), Virginia Berasategi triatleta eta Helena Taberna zine-zuzendaria ere izango dira sarituak.

Igande eguerdian egingo den ekitaldia Anne Igartiburu aurkezle eta aktoreak gidatuko du, eta musika-emanaldia Demode Quartet taldearen eskutik etorriko da.