Fredi Paia omendu du Getxoko Udalak, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi ondoren

Fredi Paia omendu dute
Foto: GETXOKO UDALA
Actualizado: lunes, 23 febrero 2015 14:27
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Getxoko Udalak (Bizkai) Fredi Paia bertsolari algortarra omendu du,  Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren azken edizioa irabazi ondoren, astelehen honetan udaletxeko bilera aretoan familiaren, lagunen eta zinegotzien aurrean egindako ekitaldian.

   Dantzari bikote batek eskainitako ohorezko aurreskuarekin hasi da ekitaldia. Jarraian, Imanol Landa alkateak bertsolaria zoriondu eta  bertsolaritzarekin duen esfortzua, konpromisoa eta pasioa eskertu dizkio, bai eta txapela herrira ekartzea ere, "poza handia eman zigulako Getxoko bertsolarioi eta euskalzale guztioi".

   "Zorioneko gaude, bertsolaritza indartsu baitago herrian. Frediren txapela izeberg punta baino ez da, Algortako Bertsolarien Eskolaren lanak eta astero bertsoak lantzera joaten diren lagun ugarik eta ikastetxeetan ikasten duten hamaika gaztek erakusten dutenez. Jakin badakigu, euskalduntzean bertsolaritzak egiten duen lana garrantzitsua dela, baina Getxo bezalako herri batean, non erabilera oraindik ez den guk nahi genukeena, urre gorria da. Jakin ezazue, Getxoko Udala han egongo dela bertsolaritza sustatzen eta babesten", ziurtatu du. Fredi Paiari bertsoa abestuz eta Aixerrotako irudia emanez bukatu du Landak ere agerraldia.

   Ondoren, Fredi Paia, hunkituta, omenaldia du eta familiak, lagunek eta zinegotziek ekitaldian izateko egindako esfortzua eskertu ditu. "Hemen ideia desberdinetako jendea gaude, eta iruditzen zait euskal kulturaren eta bertsolaritzaren helburua dela euskal herritar guztioi elkartzen gaituen plaza bat izatea eta horregatik oso pozik sentitzen naiz gaur hemen", esan du. Ekitaldia amaitzeko, Fredi Paiak bertso bat abestu du omenaldia eskertzeko.