Gaia klusterreko 14 enpresak askotariko jarduerak eskainiko dituzte BIEMHren BeDigital azokan

Publicado: viernes, 25 mayo 2018 17:48

BILBO, 25 May. (EUROPA PRESS) -

Gaia Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Klusterreko 14 enpresak BeDigital digitalizazio industrialeko azokan parte hartuko dute, maiatzaren 29an eta 30ean, Barakaldoko BECen (Bizkaia), eta askotariko jarduerak eta tailerrak eskainiko dituzte. BeDigital BIEMH Makina Erremintaren Bienalaren baitan egingo da.

Zehazki, Arin Innovation, S.L., Binary Soul, S. Coop., Consorcio As Fabrik, Harrobia BHIP, Derten Sistemas, S.A., Gaia/Gaia Net Exchange, Gestionet Multimedia, S.L., Ideable Solutions, S.L., RKL Integral, S.C.P., Sarenet, S.A., Semantic Systems, S.L., Serikat, Tech For Society, S.L. eta Virtualware 2007, S.A. dira azokan parte hartuko duten enpresak.

Klusterreko enpresek eskainiko dituzten jardueren artean daude digitalizazio industrialerako produktu eta zerbitzuen erakustaldiak, hitzaldiak eta mahai inguruak. Besteak beste, lanean ikusi ahal izango dira euskal enpresen azken belaunaldiko soluzio teknologikoak gamifikazioan, errealitate handituan, zibersegurtasunean, agiriak trukatzeko plataformetan eta abarrean.

Gaia klusterreko iturriek jakinarazi dutenez, elkar hartzeko espazio honetan parte hartuta, aurten lehen aldiz BIEMH Makina Erremintaren Bienalaren barruan egingo den digitalizazio industrialeko azokarekin bat egingo dute klusterreko enpresek. "Zalantzarik gabe, eraldaketa digitala erronka nagusietarikoa da gurea bezalako ekonomian, zeina 4.0 industriara egokitzeko prozesuan buru-belarri murgilduta dagoen", azaldu dute.

Horrela, Gaia klusterreko ezagutza eta teknologia aplikatuko enpresek "toki nabarmena" izango dute topaketa honetan, hala dibulgazio espazioetan nola industriaren beharrizanei erantzun zehatzagoak ematea helburu duten pabiloietan.

GAIA klusterrak antolatzen dituen Tailer Erakusleetan eskaintza eta eskari teknologikoek bat egiten dute, Eraldaketa Digitalean sartuta duen industriei bereziki zuzenduta.