Gaitzerdik "Euria esan eta euria erortzea" eta "Paisaje con argonautas" antzezlanak aurkeztuko ditu BBK aretoan

"Euria esan eta euria erortzea" lanaren eszena bat
ARRIAGA ANTZOKIA/BBK
Actualizado: jueves, 31 marzo 2011 12:15

BILBO, 31 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak eta BBK-k antolatutako "Hurbiltasun Antzokia" programak aurrera darrai, eta gaurtik larunbatera bitartean, Gaitzerdi Teatro konpainiak "Euria esan eta euria erortzea" eta "Paisaje con argonautas" muntaiak aurkeztuko ditu Bilboko Kale Nagusian dagoen BBK Aretoan, Borja Ruizen zuzendaritzapean.

"Hurbiltasun Antzokia" programaren bidez, askotariko ikuskizunak eskainiko dira apirilera arte, Bilboko erdiguneko areto berrian, Arriaga Antzokiak eta BBK sinatutako hitzarmenari esker, bere arduradunek gogoratu dutenez.

Horrela, "Euria esan eta euria erortzea" gaur antzeztuko da BBK aretoko eszenatokian, eta gaztelaniazko bertsioa ("Decir lluvia y que llueva") bihar helduko da agertokira. "Paisaje con argonautas" antzezlana larunbatean ikusi ahal izango da. Emanaldi guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira.

Sarrerak, Arriaga Antzokiko eta BBK Aretoko txarteldegietan, www.teatroarriaga.com eta www.bbk.es webguneetan, 944 310 310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan eskura daitezke. Arriaga Antzokiko txarteldegiaren ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, goizez, 11:30etatik 14:00etara; arratsaldez, astelehen, astearte, larunbat eta igandeetan 17:00etatik 19:00etara, eta asteazken, ostegun eta ostiraletan 17:00etatik 20:30etara.

BBK Aretoko txarteldegiak ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago irekiko dira. Aretoko programazioak baditu deskontuak: %25ekoa Arriagaren Lagunentzat, langabeentzat, gurpildun aulkian daudenentzat, gazteentzat eta adinekoentzat, eta %30ekoa bi sarrerentzat BBK txartel bakoitzeko.