Gaixotasun zeliakoa antzematea sustatzeko kanpaina bat jarri du martxan Famarthia Taldeak

Actualizado: lunes, 13 junio 2011 16:19

BILBO, 13 Jun. (EUROPA PRESS) -

Farmathia Taldeak gaixotasun zeliakoa antzematea sustatzeko kanpaina bat jarri du abian, "100 pertsonetatik bat zeliakoa da... eta oraindik ez daki" izenburupean, eta ekainaren 24a arte test berri bat egin ahal izango da elkarteak Araban eta Bizkaian dituen 12 farmaziatan.

Helburua gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra eragitea da, batez ere digestio-aparatuan agertu ahal diren kalteak ekiditzeko asmoz. Horrela, datozen bi asteen zehar, hala eskatzen duten bezeroei Biocard TM Celiac Test delakoa egingo die Farmathia Taldeak hamar euroko prezioan.

Farmathia Taldeko arduradunek adierazi dutenez, gaixotasun zeliakoa diagnostikatzeko "lehenengo pausoa" izan daiteke. Froga analitiko erraz batean datza: ziztada batez odola ateratzen da, eta bost minututan zeliakoa izan daitekeen ala ez %95 baino gehiagoko ziurtasunarekin jakin daiteke. Jadanik zeliakoa bada, gluten gabeko dieta ondo egiten dagoen ala ez ezagutu daiteke.

Gainera, zeliako gaixoen senideetan gomendatuta dago, nahiz eta sintomarik ez agertu, kasu batzuetan, gaixotasuna isilean izan dezaketelako, hau da, ez dute sintomarik ematen, baina digestio-aparatuan lesioak ager daitezke.

Test hau, Bilboko hiru farmaziatan, Barakaldoko lautan, Getxoko batean, Leioako bitan eta Portugaleteko batean egin daiteke Bizkaian, eta Gasteizko farmazia batek ere egingo du Araban.

Gaixotasun zeliakoa edozein adinetan agertu ahal da eta sintoma kliniko ugariak ditu. Batzutan asintomatikoa izatea ere gerta daiteke, hau da, sintomarik ez agertzea. Honek guztiak, epe luzean zailñtasun larriak ekar ditzake, desnutrizio eratorritako arazoak batez ere.

Diagnostiko goiztiarraren garrantzia gaixoen berreskurapenean eta bere osasun-normalkuntzan datza. Diagnostikoa gero eta arinago izanez, gaixoaren berreskurapena ere arinagoa izango da eta bere osasuna ere arinago normalduko da.

Gaixotasunaren osagai genetikoa garrrantzitsua da, eta horregatik, zeliakoen lehen mailako senideak (guraso, anai-arreba eta seme-alabak) arrisku handia duten taldea bihurtzen dira; estadistikek badiote 100 pertsonatik bat zeliakoa dela, kasu honetan, 30tik batek gaixotasuna du.

Digestio-aparatuko eta, batez ere, hesteetako osasun-arazoa da gaixotasun zeliakoa. Bizi guztirako gaixotasuna honek hainbat sintoma ager ditzake: beheranzkoa, zilbor zaintiratua, pisu galtzea, elikapen txarra, anorexia, goitikak, azalaren alterazioak (dermatitis herpetiformea deritzona), saminkortasuna. Glutenaren etengabeko jasanezintasuna dela-eta ematen da; glutena, besteak beste, gari, garagar eta zekale gurin eta bere deribatuetan agertzen da.

Gaixotasun honen sendabide eraginkor bakarra gluten gabeko dieta zorrotza da. Gaixotasun zeliakoaren ezaugarri nabarmena heste meheko biloxken atrofia da, eta gehienetan elikapen edo nutrizio txarra du ondorio bezala.

Farmathia Taldea Araban, Bizkaian Nafarroan eta Zaragozan dauden 17 farmazien elkartea da. Talde honek farmaziek dituzten produktu eta zerbitzuen hobekuntza du helburu; zerbitzu horien artean, Erretzeari uzteko zerbitzua, Dietista eta Dermoaholkularia nabarmentzen dira.