Garraioko txartel bakarra Bilboko tranbian erabiltzen hasi dira

Bilboko tranbia
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 30 julio 2014 13:38
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek eta garraioko euskal agintaritzek (Euskadiko Garraio Agintaritza, Gipuzkoako Garraio Agintaritza, Bizkaiko Garraio Partzuergoa eta Arabako Bat Txartelaren erakunde kudeatzailea) Euskadiko Txartel Bakarraren proiektuko beste urrats bat aurkeztu dute gaur Bilbon, Garraio Txartelen arteko Interoperabilitate Planaren barruan: Arabako Bat eta Gipuzkoako Mugi txartelak Bilboko tranbia zerbitzuetan erabiltzen hasteko aukera.

   San Mameseko nasetan egin dute agerraldia Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuorde Antonio Aizek, Lurralde Politikako sailburuorde Izaskun Iriartek, Itziar Garamendi ta Larraitz Ugarte foru diputatuak, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren zuzendari Manuel Tejadak eta Bilboko Udaleko zein Euskadiko Garraio Agintaritzako ordezkariek.

   Proba pilotuaren bidez, txartel bakoitzaren berezko lurraldetik kanpo erabiltzeko aukerari dagokionez zeuden interoperabilitateko arazo zehatzak konpondu dira, besteak beste, txartelen diru poltsa kargatzea, bidaia balioztatzea, saldoaren kontsulta eta bestelako funtzioak.

   Alderdi teknologikoari dagokionez, beharrezko doikuntza guztiak egin dituzte azken hilabeteetan proiektu pilotua hasi ahal izateko. Horrez gain, Bizkaiko Barik eta Gipuzkoako Mugi txartelen probak hasiko dira Gasteizko tranbian zein Dbus hiri autobusetan 2014. urtea amaitu aurretik.

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikak Interoperabilitateko Master Plana aurkeztu zuen uztailaren 18an Euskadiko Garraio Agintaritzaren osoko bilkuran, Euskadin Txartel Bakarra ezartzearen esparruan. Eusko Jaurlaritza da ekimenaren buru, eta herritarrek Bat, Barik eta Mugi txartelak EAEko hiru lurraldeetan erabili ahal izateko oinarria ezarriko du.

   Modu honetan, lehen aplikazio teknikoen azken probak hasi dituzte gaur Bilbon edozein txartel erabili ahal izateko Bilboko zein Gasteizko tranbian. Lehen fasean, Bat eta Mugi txartelen funtzionamendua probatuko da Bilbon, eta ondoren, 2014 bukatu aurretik, Barik eta Mugi txartelena Gasteizen.